ENPRESARI Bizkaiko Foru Aldundiaren DEMA erakundeak antolatzen duen enpresa-ideien lehiaketa da. Harrobia ikastolak 2005-2006 urtetik hona parte hartu izan du. Egitasmo honetan ikasleek enpresa ideia bat aurkeztu eta ikasturtean zehar negozio-plana garatzen dute DEMAk jartzen duen tutore baten laguntzaz. Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroek parte hartzen dute eta lehenengo 10ek saria jasotzen dute. 2013/2014 ikasturtean Harrobiako Gai Izan proiektua sarituetako bat izan zen.